miércoles, 17 de febrero de 2016

ARGAZKIEN INGURUKO HAUSNARKETA

Gaurkoan, otsailaren 5ean, klasean emandakoari buruz hitz egingo dizuet. Hasieran currilum motak eta bakoitzaren ezaugarriak komentatu genituen. Gero, klasearekin jarraitzeko honekin lotuta zeuden argazki batzuen inguruko hausnarketa burutu genuen. Beste batzuen artean, honako argazki hauek ikusi genituen:




Argazki honetan ikusi dezakegu klasean sarritan gertatzen den egora bat, nahiz eta, argazkian agertzen den egoera gehiegizkoa den. Baina askotan irakasleak zerbait debekatzen du eta ia konturatu gabe debekatutako horiek egiten ditu. Eta umeek lehenago ikasten dute egiten duguna eta ez esaten duguna. Beraz, komenigarria litzateke jarritako arauak denok berdin betetzea. Edo behintzar debekatutakoa irakasleak ez egitea.















Irudi honek esan nahi diguna da eskolan sartu aurretik denok deberdinak garela baina ateratzerakoan, berriz, denok berdinak bihurtzen gara. Azkenean, transmititu nahi digu hezkuntza-sitemak denok berdin pentsaraztea nahi duela eta nahiz eta bide bat baino gehiago egon erantzun berdinera iristeko, beraiek nahi duten bidetik egin behar dugu. Beraz, ikasketak bukatzerakoan berdinak gara. 














Irudi honetan, irakasle izateko behar den ezauarri oso garrantzitsu bati buruz hitz egiten du, hain zuzen ere, bokazioari buruz. Umeak galdetzen dio irakasleari ea nola gustatuko zaien bere irakasgaia, berari umeak gustatzen ez bazaizkio. Bokazioa behar-beharrezkoa da, umeak gustuko izatea eta beraiei sentsazio ona transmititzea. Bestela,  oso zaila da irakastea eta umeek ulertzea.








Irudi honetan ikusi dezakegu irakasleak berdin tratatu nahi dituela ikasle guztiak, baina ez da konturatzen gehienetan berdintasuna ez dela justuena. Irudian hainbat animali ikusten ditugu eta esakatzen zaie zuhaitzara igotzeko, beraz begi bistakoa da batzuk oso erraz edukiko dutela eta beste batzuei, berriz, ezinezkoa egingo zaiela igotzea. Eskolan sarritan gertatzen da, ume bakoitza ezberdina da eta danok froga berdinak pasatzen dituzte. Eta irakasleak ez du kontuan izaten bakoitzak egindako ahalegina. Egia da denok helburu berdina lortzea egokia dela baina bakoitzak bere denbora behar du.




Irudi hauek izan dira niri gehien gustatutakoak, beraz, zuekin partekatu nahi ditut eta zuek baita hausnartzen hastea. Lau argazki hauen hausnarketa egin ostean, argi dago egoera hauek hezkuntza-sisteman egunero ikusten ditugun gauzak direla. Eta gu, etorkizunean irakasle izan behar garenok, ikasi behar dugu egoera hauek saiesten edo konpontzen, horrela hezkuntza hobetu ahal izateko.



jueves, 4 de febrero de 2016

ESKOLA BIZIPENAK!

Blog honi hasiera emateko, eskola garaietan bizitako hainbat oroitzapen partekatuko ditut zuekin. Horretarako une hauei dagozkien hamar argazki aukeratu ditut.





Lehendabizi, bi argazki hauek aukeratu ditut. Nik La Salle-Legazpi ikastetxean ikasi nuen eta hona hemen eskolako parkea eta patioa, argazki hauek bere garrantzia badute. Egia esan, gaur egungo argazkiak dira, orain dela urte batzuk berritu zutelako. Baina, hala ere, leku horretatik pasatzerakoan milaka oroitzapen etortzen zaizkit burura. Ezinezkoa da jakitea zenbat eta zenbat ordu pasa ditudan leku hauetan. 


                                                         

Agian zuen buruari galdetuko diozue ea zer zerikusi duen argazki hau Haur Hezkuntzako bizipenekin. Bai, badakit nortasun-agiritan jartzen den argazki horietako bat dela. Baina, Haur Hezkuntzan hasi nintzenean argazki bat eramateko eskatu zidaten, eta hau izan zen nire gurasoek eramandako argazkia. Oso oroitzapen onak ekartzen dizkit.


                                 

Kurtso hasierak ez ziren txarrak izaten jakinda udazkenean gaztaina-saltzaile bat etortzen zela eskolako frontoira eta bakoitzari kukurutxo bana ematen zigula gaztainaz beteta. Ni eskubiko neskatilla naiz, igarri daiteke desioz begiratzen nituela. Argazkiak ikusi daitekeenez gaztainak bai, baina zoriontasuna ere banatzen zuen gizon horrek.


Igarri daiteke bi argazki hauek Inauterietakoak direla. Txikitan oso gustuko nuen mozorrotzea beraz Inauteriak ospatzen genun egun hortan primeran pasatzen nuen. Oraindik oroitzen dut patioa kolorez janzten zela, hainbat pankarta margotzen genituen eta gero bertan jartzen zituzten, patioa apaintzeko. Baita, hainbat aste pasatzen genituen entsaiatzen egun hortan "Zazpi jauzi" dantza denok batera primeran egiteko. Oroitzapen ikaragarriak ekartzen dizkidate argazki hauek.


Argazki hauek ezinbestekoak dira nire argitaratze honetan. Haur Hezkuntzan egindako antzerkiak islatzen dituzten argazkiak dira. Jaialdi hauetan ezin hobeto pasatzen genuen, gainera gure lotsa kentzeko oso baliotsuak ziren. Oraindik gogoan daukat lehenengo argazkiko momentua, "Maritxu nora zoaz" abestu genuenean. 



Azkenik, denok egun hau iristeko irrikan geuden. Zumarragako festak eta hauekin umeen danborrada. Batez ere, gogoko genuen egun hau esan nahi zuelako udako oporretan geundela, baina hala ere, gogotsu irteten ginen danborrak jotzera. Ezkerreko argazkian ikusten da arrantzalez jantzita ateratzen ginela, 3 urte genituela, denok sarea eusten, horrela ez zen inor galtzen. Eta eskubiko argazkian, urte batzuk beranduago, danborra jotzen hasi ginenean, sukaldariz jantzita. Primerako eguna zen!

Hauek izan dira argazkietan plasmatutako nire eskolako bizipen garrantzitsuenetakoak. Argi dago, umeek gehiago oroitzen direla pasatako momentu berezietaz, klasean egindako ariketetaz baino. Beraz, maistra izaten naizenerako badakit saiatu behar naizela egun bakoitza berezia egiten.