Lehendabizi, bi argazki hauek aukeratu ditut. Nik La Salle-Legazpi ikastetxean ikasi nuen eta hona hemen eskolako parkea eta patioa, argazki hauek bere garrantzia badute. Egia esan, gaur egungo argazkiak dira, orain dela urte batzuk berritu zutelako. Baina, hala ere, leku horretatik pasatzerakoan milaka oroitzapen etortzen zaizkit burura. Ezinezkoa da jakitea zenbat eta zenbat ordu pasa ditudan leku hauetan.
Agian zuen buruari galdetuko diozue ea zer zerikusi duen argazki hau Haur Hezkuntzako bizipenekin. Bai, badakit nortasun-agiritan jartzen den argazki horietako bat dela. Baina, Haur Hezkuntzan hasi nintzenean argazki bat eramateko eskatu zidaten, eta hau izan zen nire gurasoek eramandako argazkia. Oso oroitzapen onak ekartzen dizkit.
Kurtso hasierak ez ziren txarrak izaten jakinda udazkenean gaztaina-saltzaile bat etortzen zela eskolako frontoira eta bakoitzari kukurutxo bana ematen zigula gaztainaz beteta. Ni eskubiko neskatilla naiz, igarri daiteke desioz begiratzen nituela. Argazkiak ikusi daitekeenez gaztainak bai, baina zoriontasuna ere banatzen zuen gizon horrek.
Igarri daiteke bi argazki hauek Inauterietakoak direla. Txikitan oso gustuko nuen mozorrotzea beraz Inauteriak ospatzen genun egun hortan primeran pasatzen nuen. Oraindik oroitzen dut patioa kolorez janzten zela, hainbat pankarta margotzen genituen eta gero bertan jartzen zituzten, patioa apaintzeko. Baita, hainbat aste pasatzen genituen entsaiatzen egun hortan "Zazpi jauzi" dantza denok batera primeran egiteko. Oroitzapen ikaragarriak ekartzen dizkidate argazki hauek.
Argazki hauek ezinbestekoak dira nire argitaratze honetan. Haur Hezkuntzan egindako antzerkiak islatzen dituzten argazkiak dira. Jaialdi hauetan ezin hobeto pasatzen genuen, gainera gure lotsa kentzeko oso baliotsuak ziren. Oraindik gogoan daukat lehenengo argazkiko momentua, "Maritxu nora zoaz" abestu genuenean.
Azkenik, denok egun hau iristeko irrikan geuden. Zumarragako festak eta hauekin umeen danborrada. Batez ere, gogoko genuen egun hau esan nahi zuelako udako oporretan geundela, baina hala ere, gogotsu irteten ginen danborrak jotzera. Ezkerreko argazkian ikusten da arrantzalez jantzita ateratzen ginela, 3 urte genituela, denok sarea eusten, horrela ez zen inor galtzen. Eta eskubiko argazkian, urte batzuk beranduago, danborra jotzen hasi ginenean, sukaldariz jantzita. Primerako eguna zen!
Hauek izan dira argazkietan plasmatutako nire eskolako bizipen garrantzitsuenetakoak. Argi dago, umeek gehiago oroitzen direla pasatako momentu berezietaz, klasean egindako ariketetaz baino. Beraz, maistra izaten naizenerako badakit saiatu behar naizela egun bakoitza berezia egiten.
Milesker Andrea egindako lanagatik. Zure argazki-elkarrizketa irakurri ondoren hurrengo galdera etortzen zait burura:
ResponderEliminarNola uste duzu bizipen horiek gaur egun sortzen ari duzun maistra irudian baldintzatzen dizutela?
Eskerrik asko nire bloga irakurtzeagatik. Sarrera hau egiterakoan oroitzapen asko etorri zaizkit burura, beraien artean oroitu naiz nire Haur Hekuntzako iralasleetaz eta bakoitzaren ezauarri onak kontuan hartuko ditut nire maistra irudia sortzeko. Eta bestalde, saiatuko naiz beraiek zituzten akats txikiak konpontzen.
Eliminar