Gaurkoan, otsailaren 5ean, klasean emandakoari buruz hitz egingo dizuet. Hasieran currilum motak eta bakoitzaren ezaugarriak komentatu genituen. Gero, klasearekin jarraitzeko honekin lotuta zeuden argazki batzuen inguruko hausnarketa burutu genuen. Beste batzuen artean, honako argazki hauek ikusi genituen:
Argazki honetan ikusi dezakegu klasean sarritan gertatzen den egora bat, nahiz eta, argazkian agertzen den egoera gehiegizkoa den. Baina askotan irakasleak zerbait debekatzen du eta ia konturatu gabe debekatutako horiek egiten ditu. Eta umeek lehenago ikasten dute egiten duguna eta ez esaten duguna. Beraz, komenigarria litzateke jarritako arauak denok berdin betetzea. Edo behintzar debekatutakoa irakasleak ez egitea.
Irudi honek esan nahi diguna da eskolan sartu aurretik denok deberdinak garela baina ateratzerakoan, berriz, denok berdinak bihurtzen gara. Azkenean, transmititu nahi digu hezkuntza-sitemak denok berdin pentsaraztea nahi duela eta nahiz eta bide bat baino gehiago egon erantzun berdinera iristeko, beraiek nahi duten bidetik egin behar dugu. Beraz, ikasketak bukatzerakoan berdinak gara.
Irudi honetan, irakasle izateko behar den ezauarri oso garrantzitsu bati buruz hitz egiten du, hain zuzen ere, bokazioari buruz. Umeak galdetzen dio irakasleari ea nola gustatuko zaien bere irakasgaia, berari umeak gustatzen ez bazaizkio. Bokazioa behar-beharrezkoa da, umeak gustuko izatea eta beraiei sentsazio ona transmititzea. Bestela, oso zaila da irakastea eta umeek ulertzea.
Irudi honetan ikusi dezakegu irakasleak berdin tratatu nahi dituela ikasle guztiak, baina ez da konturatzen gehienetan berdintasuna ez dela justuena. Irudian hainbat animali ikusten ditugu eta esakatzen zaie zuhaitzara igotzeko, beraz begi bistakoa da batzuk oso erraz edukiko dutela eta beste batzuei, berriz, ezinezkoa egingo zaiela igotzea. Eskolan sarritan gertatzen da, ume bakoitza ezberdina da eta danok froga berdinak pasatzen dituzte. Eta irakasleak ez du kontuan izaten bakoitzak egindako ahalegina. Egia da denok helburu berdina lortzea egokia dela baina bakoitzak bere denbora behar du.
Irudi hauek izan dira niri gehien gustatutakoak, beraz, zuekin partekatu nahi ditut eta zuek baita hausnartzen hastea. Lau argazki hauen hausnarketa egin ostean, argi dago egoera hauek hezkuntza-sisteman egunero ikusten ditugun gauzak direla. Eta gu, etorkizunean irakasle izan behar garenok, ikasi behar dugu egoera hauek saiesten edo konpontzen, horrela hezkuntza hobetu ahal izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario