Lehenengo testuak bi curriculum bereizten ditu: curriculum ezkutua eta curriculum ezkutu bisuala. Curriculum ezkutua, hezkuntza arloan era inplizituan transmititzen den eduki multzoa da. Eta curriculum ezkutu bisuala, berriz, berdina da baina era bisualean. Hau da, espazio orokorretan, espazio zehatzetan eta irakasleek erabiltzen duten dokumentazioaren arabera transmititzen den eduki multzoa da.
Bigarren testuak aipatzen du curriculuma tresna komplexua dela baina, aldi berean, oso erabilgarria eta praktikoa dela. Curriculumak hainbat oinarri ditu: oinarri filosofikoa, filosofiari dagokiona; gizarte arloa, testuinguru sozialean kokatzen dena; oinarri epistemologikoa, jakintza zientifikoekin zerikusia duena; oinarri psikologikoa, behar-beharrezkoa dena eta azkenik, garrantzitsuena, oinarri pedagogikoa,irakaslearen esperientziaren oinarri teoriko eta sintetizatzailea biltzen dituena.
Sarramonak, baita aipatzen digu curriculumak hainbat zehaztapen maila dituela, hurrengo taulan argi azaltzen dira curriculumaren lau zehaztapen mailak. Nahiz eta, Espainiako curriculumak soilik hiru maila izan.
Bukatzeko, esan behar dut curriculumaren barruan hainbat estrategia ditugula. Hasteko, helburuak definitu behar ditugu; gero erabiliko ditugun edukiak, metodologia eta bitarteko didaktikoak erabaki eta azkenik ebaluazio sistemak hautatu. Ikasleak edukiak barneratzen baditu, helburuak lortuko ditu eta beraz, ebaluazioa ona izango da.
Besterik gabe, hemen bukatzen dut gaurko lanketa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario