viernes, 13 de mayo de 2016

GLOBALIZAZIOA ETA IKASKUNTZA ESANGURATSUAK

Arratsaldeon guztioi! Gaurkoan otsailak 26an klasean egin genituen aurkezpenei buruz hitz egingo dizuegu, gai nagusiak Globalizazioa eta Ikaskuntza Esangurtsuak direlarik. Horretarako talde desberdinetan antolatu ginen, bakoitzak gai bat jorratuz.


GLOBALIZAZIOA

Globalizazioa hezkuntzan haurrei trasmititzen zaizkien edukiak errealitaterako erabilgarriak izan daitezen metodo espezifiko batzuk erabiltzea izango litzateke.

Globalizazioaren barruan, hiru ikasketa metodo aurki genitzake: interesgunea, proiektua eta ingurugiroaren ikerketa.

Interesguneak azaltzeko frutak ezagutzearen adibidea erabili genuen gure aurkezpenean. Esan beharra dago hiru fasetan banatzen dela metodologia hau. Lehenengoa helburuak kontuan hartzea da. Bigarrenik, haurrak nola motibatu eta lekua nola girotu aztertzea izango litzateke. Lekua antolatzea eta girotzea garrantzitsua da, adin horretako haurrek leku ezagunak eta zabalak behar dituzte. Jarduerak ikasgelan edo eskolako beste hainbat lekutan egin daitezke.Azkenik, aldez aurretik zenbait jarduera prestatuta edukitzea komeni da, esaterako: fruten zuzeneko azterketa, zeharkako azterketa eta esperimentatzea. Bukatzeko, esan genezake, metodologia hau, hemezortzi hilabeteko haurrekin burutzen has gaitezkela.

Proiektuak azaltzeko baratza bat egitea proposatu genuen. Hau burutu ahal izateko, lau pausu bete beharko ditugu. Lehenik eta behin, proiektua burutzeko gure asmoa zein den jakitea izango zen. Ondoren, prestakuntzarekin hasi beharko ginateke. Gero, proiektua burutzen hasiko gara. Eta azkenik, aurrera eraman dugun proiektuaren ebaluazioa egin beharko genuke.

Ingurugiroaren ikerketa deritzon proiektuaren helburua ikasleen intereseko gaien inguruan arazoak eta galderak planteatzea eta irtenbidea ematea da eurek egindako ikerketaren bidez. Ikerketaren faseak motibazioa, galderen planteamendua, hipotesiak, informazio iturriak ezartzea, informazioa bilatzea, datuak aukeratu eta antolatzea, ondorioak ateratzea, generalizazioa eta ondorioen adierazpena eta komunikazioa dira.

Aipaturiko metodo hauek helburu jakin batzuk dituzte, eta nagusiak hauek lirateke:

     Hezkuntza bizitzarako eta bizitzatik izatea
     Ikasteak baliogarriak izatea
     Etorkizuneko hiritarrak heztea

Metodo globalizatzaile hauek, oro har, hainbat ezaugarri komun dauzkate, eta guk klasean modu dinamiko batetan azaldu genituen, hainbat kartel arbelean itsatsiaz euren garrantziaren arabera mailaketa bat eginez.

Ezaugarri nagusiak aipatuko ditugu jarraian.

1.    Ikasitakoaren eta ikasitako kontzeptu berrien arteko harremanak ezartzea
2.    Ikasitakoa esanguratsua eta erabilgarria izatea.
3.    Burua erabiltzea.
4.    Denbora antolatzea
5.    Jarrera positiboa izatea
6.    Asteko denbora antolatzea
7.    Aniztasuna tratatzea
8.    Ebaluaketa
9.    Metodo eta ikuspegi globalizatzaileak






IKASKUNTZA ESANGURATSUAK

Honi buruz hitz egiterako orduan, Ausubel eta bere ideiei buruz jardungo dugu.  Ausubelen ustez, ikasleek ezagutza berriak jaso eta jada badituzten ezagutzekin konparatzen dituzte, honela, jakintza horiek egonkortu edo aldatzeko.

Bertan bi ikaskuntza mota bereiz ditzakegu:   ikaskuntza esanguratsu superordenatua da, hau da, ikasleek ezagutza zaharrak beharrezkoak dituztenean berriak barneratzeko. Bestea aldiz, subordinatua, hau da, ezagutza zahar eta berriak elkartzea ideia berri batzuk sortzeko.

Antolakuntza eta erabilerari buruz, ikaskuntza hauek egunerokotasun batean erabili eta bizi osoan zehar ikasi behar direla.  Honela, ezagutza hauek edozein momentutan berreskuratu ahal izateko.
Hau guztia bete ahal izateko, bi baldintza bete behar dira: ikasketarako materiala esanguratxua izatea eta ikasleak ikasteko jarrera izatea. Guzti honek egitura kognitiboarekin zerikusia duela azpimarratu beharra dago.

Ausubelek Ikaskuntza Esanguratsua lantzeko hainbat era azaltzen ditu, besteak beste:

  • Subordinatu era: ikasleak lehen mailako ezagutza duenean, irakasleak bigarren mailakoa irakastea.
  • Superordenatu era: subordinatuaren aurkako kontzeptua.
  • Konbinatzailea era: ikasleei maila bereko kontzeptuak irakastea.
  • Errepresentatzailea: ikaskuntza hitzezkoa eta sinbolikoa izatea haurra egozentrismoaren etapan dagoenean.
  • Kontzeptuala: haurra egozentrismo etapatik irten ostean, ikaskuntza hitzezkoa eta kontzeptuala izatea.
  • Proposizionala: kognitibo maila altuagoa duenean, proposizio bidezko ikaskuntzak eskaintzea irakasleak.


Eskolaren antolamentuari dagokionez, esan beharra dago ez dagoela ikaslearen aurretiko ezagutzak kontuan hartzeko bideratua. Bertan Curriculumeko edukiak irakatsi behar dira, hauek ideia orokorrak identifikatzen laguntzeko.

Amaitzeko, teoria hauek irakaskuntza arloarekin zer-nolako lotura duen azalduko dugu. Ikasleei dagokienez, aktiboa izan behar du momentuoro eta honek, irakasleak azaldutakoa ulertu duela erakutsi. Honela ez izanez gero, irakasleak berriro azaldu beharko die ikasleei beraiek uler dezaten. Behin horrela izanik, ikasleak erakutsi dezake ulertu duela ideia eta hau izango da benetako ikaskuntza. Beraz, ahozko hizkuntza oso garrantzitsua eta funtsezko da Ikaskuntza Esanguratsua erraztu eta burutzerako orduan. 

Besterik gabe, honekin bukatzen dugu gaurko lanketa.


No hay comentarios:

Publicar un comentario