Metodologia hau, gaur egun, hainbat eskolatan ematen dira. Proiektuak martxan jartzeko, ikasleen ineteresak hartu behar dira kontuan. Eta ikasleen interesen arabera aukeratuko da proiektuaren gaia. Hau aurrera eramateko hainbat pausu finkatu behar dira aurretik. Eta metodologia honen helburu nagusia ikaskntza esanguratsua eta globalizatua lortzea da. Guk proiektua zer den hobeto ulertzeko, irakasleak bi adibide ekarri dizkigu: alde batetik, egutegi bat egitea eta bestetik futbolari dagokion hiztegi bat osatzea.
Lehenengo adibideari erreparatuz, esan behar dut ideia, behar baten ondorioz atera zela. Proiektuarekin hasteko, denok borobilean jarri ziren egutegiari buruz zituzten ezagutzak elkarbanatzeko eta egutegia nolakoa izango zen finkatzeko. Errealitatearekin bat etorri behar zenez, errealitateko egutegi baten orri kopuru berdina izango zuen, egunak beltzez, jaiegunak gorriz,... Eta hilabeteen izenak, etxean eta eskolan hitzegiten diren hizkuntzen araberakoak izango ziren, hau da, nazionalitate desberdinetako hizkuntzekin. Horrela, umeek zeharka dibertsitatea landuko zuten. Azkenik, jarduera antolatu ostean lanean jarri ziren eta bukatutakoan egutegia etxera eraman zuten.
Bigarren adibidea aztertuz, esan behar dut ikasleek izugarrizko interesa zutela futbolarengan eta horregatik erabaki zutela proiektuaren gaia futbola izatea. Honi buruzko hiztegi bat egin zuten; hau osatzeko, hasieran, zekitena bildu zuten hiztegia egiteko. Gero, ohartu ziren hitz batzuk ingelesetik datozela. Gainera, aztertu zituzten baita zenbat ekipo zeuden, zer koloretako kamisetak eramaten zituzten,... Eta garrantzitsuena, futbol zelaia neurtzen aritu ziren. Horretarako, irakasleak eskatu zien etxean gurasoei galdetzeko eta beharrezko baliabideak gelara ekartzeko. Horrela, nahi gabe matematikako hainbat kontzeptu eta ingelesa ikasi zuten.
Ikusten denez, bi adibideetan agertzen da familiaren parte hartzea. Haur hezuntzan, batez ere, familiaren eta eskolaren arteko elkarlana bultzatzen dela ikusi dezakegu. Oso garrantzitsua da hauen arteko harremana ona izatea. Bestalde, esan behar dut ez dela irakaslearen parte hartzerik egon, soilik gidari eta behatzaile moduan jokatu dutela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario