Lehenengo sarreran esan nizuen bezala, ni Andrea Marti naiz eta Haur Hezkuntzako lehenengo kurtsoa ikasten ari naiz Donostian. Blog hau ireki nuen Didaktika orokorrari buruz hitz egiteko eta dakizuen bezala lauhilekoaren bukaera iristen ari da, eta honekin batera, nire bloga ixteko garaia. Beraz, sarrera honetan bilduko ditut orain arte egindako publikazio guztiak.
Niri buruz gehiago jakinarazteko bigarren sarreran nire eskola bizipenak azaldu nituen argazki elkarrizketa bat eginez. Bertan, azaltzen dut zergatik aukeratu nituen argazki horiek, zer ekarpen ekartzen didate, nola laguntzen didate nire maistra irudia osatzeko, eta abar.
Hurrengo bi sarrerak hausnarketak izan ziren. Hasierako klaseak teorikoak izan ziren, beraz, lehenengo klasean irakasleak hainbat argazki ekarri zizkigun aztertzeko. Eta denon artean komentatu genituen klasean eta gero proposatu zigun argazki hoien inguruko hausnarketa egitea. Beraz, gehien gustatutako argazkiak hartu nituen eta nire blogean komentatu nituen. Eta esaldiekin antzekoa egin genuen, klasean talde txikitan jarri ginen esaldi bana aztertzeko eta gero klase guztiarekin partekatu genuen. Eta aurreko sarreran bezala, gehien gustatutako esaldien inguruko hausnarketa egin nuen.
Klase praktikoak hasi zirenean, curriculumari buruz hainbat informazio jaso genuen. Eta Heziberri dekretuari buruz hitz egiten aritu ginen, beraz gehiago informatu ostean, sarreara bat egitea proposatu zitzaigun. Sarrera honetan, aurretik egindako argazki elkarrizketan oinarrituta, gaur egungo curriculuma eta gure garaiko curriculuma alderatu nituen. Curriculumarekin jarraitzeko, honen inguruan beste sarrera bat egin nuen. Arlo honi buruz gehiago jakiteko, bi testu irakurri nituen. Alde batetik, "El curriculum oculto bisual: aprender a obedecer a través de la imagen" (Maria Acaso eta Silvia Nuere) eta bestetik, "Curriculuma" (Jaume Sarramona). Artikulu hauetatik beharrezkoa nuen informazioa atera nuen curriculuma zer den jakiteko. Bertan ere, klasean Curriculumaren zehaztapen mailei buruz egindako taula bat txertatu nuen.
Otsailaren 26an, taldeka aurkezpen batzuk egin genituen. Artikulu batzuk irakurri eta gero globalizazioa eta ikaskuntza esanguratsuei buruzko lanketa batzuk egin genituen. Gure taldeari, hain zuzen ere, globalizazioari buruz egitea tokatu zitzaigun. Beraz, horri buruz eta ikaskuntza esanguratsuen inguruan hartutako informazio guztia blogean islatu nuen.
Ikasgai honekin jarraitzeko, metodologia ezberdinak ematen hasi ginen. Lehenengo metodologia, diziplina arteko proiektuetan oinarritutakoa izan zen. Metodologia hau lantzeko, irakasleak bere eskolan egin ziren hainbat eredu ekarri zizkigun: egutegi bat egitea eta futbolaren inguruan hiztegi bat osatzea. Bestalde, txokoetan oinarritutako metodologia landu genuen. Baina oraingoan, guk behatutakoarekin landu genuen gaia. Bakoitzak bere esperientzia esaten zuen eta horrela dana bateratuz joan ginen. Metodologia ezberdinen arloarekin bukatzeko, irakasleak hainbat artikulu banatu zizkigun eta bertan proiektuak, txokoak, decroly eta tailerrak metodologiak aipatzen zituzten.
Azkenik, blogarekin bukatzeko, gure Unitate didaktikoa txertatu nuen. Azken egunetan lan hau egiten aritu gara. Unitate didaktikoarentzat aukeratutako gaia Gure hiria izan da, umeak hobeto ezagutu dezaten zer inguratzen dituzten. Zazpi saioetan banatu genuen gure unitate didaktikoa eta saio bakoitzean gai baten inguruan arituko dira lanean.
Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkizuet nire bloga irakurri duzutenoi eta baita zuen blogetan partekatutako informazioarengatik, gauza asko ikasi ditudalako zuen blogak irakurriz.
Mila esker eta beste bat arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario