viernes, 13 de mayo de 2016

TXOKOETAN ANTOLATUTAKO METODOLOGIA

Kaixo neska mutilok! Gaurkoan, martxoaren 14an klasean emandakoaren hausnarketa txiki bat egitera natorkizue. Hain zuzen ere, txokoetan antolatutako metodologiari buruz hitz egiten aritu gara. Martxoaren hasieran, eskola batera joan ginen klase batzuk ikustera eta bertan metodologia hau nola garatzen zen ikusi genuen.

Klasean galderei erantzuterakoan, gure behaketan oinarritu nintzen. Gure kasuan, espazioaren antolaketari erreparatuz, esan dezaket umeek hainbat txoko zituztela gela berean. Hain zuzen ere, bost ziren: plastika txokoa, matematika txokoa, irakurketa txokoa, eraikinen txokoa eta joku sinbolikoaren txokoa. Baina, badira eskola batzuk beste era batean antolatzen dituztenak. Adibidez, irakasleak azaldu zigun bere eskolan txokoak gelaka daudela antolatuta. Hau da, gela bakoitza txoko bat da; beraz, gela bakoitzean dago txoko bat osatzeko behar den material guztia. 

Denborari dagokionez, gure kasuan, denbora librea uzten zien irakasleak txoko bakoitzean egoteko. Hau da, denbora bat zuten txokoetan jolasteko baina ez zegoen zehaztuta zenbat denbora egonbehar ziren txoko bakoitzean, ume bakoitzak nahi zuen denbora egoten zen. Beste kasu batzuenta, berriz, irakasleak edo eskolak zehazten du txoko bakoitzean zenbat denbora egon behar diren haurrak. Baina horrela ez dute hainbesteko askatasuna nahi dutena egiteko. Nire ustez, ume bakoitzak bere denbora behar du txoko bakoitzean esperimentatzeko. Ez da txarra ume bat denbora gehiegi txoko berean egotea, egiten dituen gauzak aldatzen badira. 

Irakaslearen rolari eutsiz, irakaslearen papera ezberdina izan daiteke txoko bakoitzean. Txoko batzuetan parte hartuko du umeak animatzeko eta beste batzuetan, berriz, soilik behatuko du. Hala ere, une oro behatzaile papera izan behar du, umeak zer egiten duen erne behatu behar du. Ume bat denbora osoan edo egunero txoko berdinean baldin badago eta beti berdina egiten badu, ona izango litzateke irakasleak animatzea beste txoko batera joan dadin. 

Bukatzeko, azpimarratu behar dut metodologia hau asko gustatzen zaidala umeek libreki jolasten duten bitartean gauza asko ikasten dituztelako eta aukera dute bere interesen arabera jolasteko.



No hay comentarios:

Publicar un comentario