sábado, 14 de mayo de 2016

PAPERZORROA

Kaixo guztioi! 

Lehenengo sarreran esan nizuen bezala,  ni Andrea Marti naiz eta Haur Hezkuntzako lehenengo kurtsoa ikasten ari naiz Donostian. Blog hau ireki nuen Didaktika orokorrari buruz hitz egiteko eta dakizuen bezala lauhilekoaren bukaera iristen ari da, eta honekin batera, nire bloga ixteko garaia. Beraz, sarrera honetan bilduko ditut orain arte egindako publikazio guztiak.

Niri buruz gehiago jakinarazteko bigarren sarreran nire eskola bizipenak azaldu nituen argazki elkarrizketa bat eginez. Bertan, azaltzen dut zergatik aukeratu nituen argazki horiek, zer ekarpen ekartzen didate, nola laguntzen didate nire maistra irudia osatzeko, eta abar. 

Hurrengo bi sarrerak hausnarketak izan ziren. Hasierako klaseak teorikoak izan ziren, beraz, lehenengo klasean irakasleak hainbat argazki ekarri zizkigun aztertzeko. Eta denon artean komentatu genituen klasean eta gero proposatu zigun argazki hoien inguruko hausnarketa egitea. Beraz, gehien gustatutako argazkiak hartu nituen eta nire blogean komentatu nituen. Eta esaldiekin antzekoa egin genuen, klasean talde txikitan jarri ginen esaldi bana aztertzeko eta gero klase guztiarekin partekatu genuen. Eta aurreko sarreran bezala, gehien gustatutako esaldien inguruko hausnarketa egin nuen. 

Klase praktikoak hasi zirenean, curriculumari buruz hainbat informazio jaso genuen. Eta Heziberri dekretuari buruz hitz egiten aritu ginen, beraz gehiago informatu ostean, sarreara bat egitea proposatu zitzaigun. Sarrera honetan, aurretik egindako argazki elkarrizketan oinarrituta, gaur egungo curriculuma eta gure garaiko curriculuma alderatu nituen.  Curriculumarekin jarraitzeko, honen inguruan beste sarrera bat egin nuen. Arlo honi buruz gehiago jakiteko, bi testu irakurri nituen. Alde batetik, "El curriculum oculto bisual: aprender a obedecer a través de la imagen" (Maria Acaso eta Silvia Nuere) eta bestetik, "Curriculuma" (Jaume Sarramona). Artikulu hauetatik beharrezkoa nuen informazioa atera nuen curriculuma zer den jakiteko. Bertan ere, klasean Curriculumaren zehaztapen mailei buruz egindako taula bat txertatu nuen.

Otsailaren 26an, taldeka aurkezpen batzuk egin genituen. Artikulu batzuk irakurri eta gero globalizazioa eta ikaskuntza esanguratsuei buruzko lanketa batzuk egin genituen. Gure taldeari, hain zuzen ere, globalizazioari buruz egitea tokatu zitzaigun. Beraz, horri buruz eta ikaskuntza esanguratsuen inguruan hartutako informazio guztia blogean islatu nuen. 

Ikasgai honekin jarraitzeko, metodologia ezberdinak ematen hasi ginen. Lehenengo metodologia, diziplina arteko proiektuetan oinarritutakoa izan zen. Metodologia hau lantzeko, irakasleak bere eskolan egin ziren hainbat eredu ekarri zizkigun: egutegi bat egitea eta futbolaren inguruan hiztegi bat osatzea. Bestalde, txokoetan oinarritutako metodologia landu genuen. Baina oraingoan, guk behatutakoarekin landu genuen gaia. Bakoitzak bere esperientzia esaten zuen eta horrela dana bateratuz joan ginen. Metodologia ezberdinen arloarekin bukatzeko, irakasleak hainbat artikulu banatu zizkigun eta bertan proiektuak, txokoak, decroly eta tailerrak metodologiak aipatzen zituzten. 

Azkenik, blogarekin bukatzeko, gure Unitate didaktikoa txertatu nuen. Azken egunetan lan hau egiten aritu gara. Unitate didaktikoarentzat aukeratutako gaia Gure hiria izan da, umeak hobeto ezagutu dezaten zer inguratzen dituzten. Zazpi saioetan banatu genuen gure unitate didaktikoa eta saio bakoitzean gai baten inguruan arituko dira lanean. 

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkizuet nire bloga irakurri duzutenoi eta baita zuen blogetan partekatutako informazioarengatik, gauza asko ikasi ditudalako zuen blogak irakurriz. 

Mila esker eta beste bat arte! 

viernes, 13 de mayo de 2016

GURE HIRIA (UNITATE DIDAKTIKOA)

Kaixo irakurleok!

Badira aste batzuk gure unitate didaktikoarekin lanean ari garela.  Gure hiria gaia aukeratu genuen interesgarria iruditzen zitzaigulako haurrek beraien hiriarekiko ezagutza handitzea. Donostiako Zurriola Ikastolako 5 urteko haurrei zuzendutako Unitate Didaktikoa da guk proposatzen duguna, iruditzen baitzaigu aukera ona dela gai hau beraiekin lantzea.
Hona hemen gure Unitate Didaktikoa.

Egin dugun lan honen inguruko aurkezpena aurrera eraman ahal izateko Power Point bat egin genuen gure jarduerak besteei azaltzeko eta denon iritziak elkar trukatzeko.

METODOLOGIA EZBERDINAK

Kaixo neska mutilok!
Gaurkoan hiru metodologia ezberdin azaltzea tokatzen zaigu: Tailerrak, Proiektuetan Oinarritutako Metodologia eta Decroly. Metodologia bakoitzean honako puntu hauek aztertuko ditugu: irakaslearen rola, ikaslearen rola, gurasoen rola, denboraren antolakuntza, espazioaren antolakuntza, ebaluazioa eta helburuak.


TAILERRAK 4-5 URTEKOENTZAT


  • Irakaslearen rola: ez du klasea zuzentzen, eta irakasleak laguntzaile bat dauka.
  • Ikaslearen rola: hasieran lan indibiduala, gero bateratze lana eta azkenik beriak egin duten lana azaltzen die ikaskide guztiei.
  • Gurasoen rola: ez du aipatzen
  • Denboraren antolakuntza: 45 minutu ( beti ere flexibleak)
  • Espazioaren antolakuntza: Gela guztian zehar


  • Ebaluazioa: irakasleak haurrak erreparatzen ditu eta erregistro batean idatzi. Haurrei ebaluaketa zuzen bat egiteko orri batean bakoitzaren izena, erabilitako materiala, estrategiaren azalpena eta egindako komentarioen zutabeak bereizten dira. Tailerraren ebaluaketarako aldiz, ipuina eta arazoa ea egokiak ziren ebaluatu behar dira
  • Helburuak: arazo matematikoen aurrean soluzio bat bulatzea,nahi duten materiala erabiliz
TAILERRAK 4-5, 5-6 URTEKO UMEEKIN


  • Irakaslearen rola: Irakasle bakarra dago, honek ematen dio hasiera klaseari arazo bat planteatuz eta hortik aurrera ez du klasea zuzentzen, soilik behatzailea da. Ume batek arazoren bat izatekotan pixka bat laguntzen dio, umea berriro kokatzeko.


  • Ikaslearen rola: Gehienetan indibidualki egiten dute lan, baina badaude ume batzuk batzuetan taldetan elkartzen direnak. Klase amaieran, denen aurrean azaltzen dute nola iritsi diren arazoaren emaitzara.


  • Gurasoen rola: ez du aipatzen,


  • Denboraren antolakuntza: ez du aipatzen.


  • Espazioaren antolakuntza: Gela osoa erabiltzen dute baina badago gelan txoko zehatz bat lana egiteko.


  • Ebaluazioa: Umeak erabilitako orriak jasotzen dira, argazkiak egiten dituzte, bideoak grabatzen dituzte, konbertsazioak grabatzen dituzte, ume bakoitzaren erregistro-orriak jasotzen dituzte eta saioa egiten duten bitartean irakasleak apunteak hartzen ditu.


  • Helburuak: arazo matematikoei soluzio bat bilatzea, nahi duten materiala erabiliz. Horrez gain, arrazonamendua, komunikazioa, argudiaketa eta azalpena nola eman garatzen dituzte.


PROIEKTUEN METODOA


  •  Irakaslearen rola
Proiektua aurrera eramateko, irakaslea etengabeko kontaktuan egongo da gurasoekin, hauen laguntza beharrezkoa izango baita proiektua ondo burutzeko. Haurrek aldez aurretik dituzten ideien inguruko ikerketa egingo dute, eta gainera, ikasle bakoitzak izango dituen karpetak prestatuko dituzte. Aipagarria da ere, edozein momentutan, haurrak proiektua burutzean, aurki dezakeen edozein arazori aurre egiten laguntzeko egon beharko dela. Bestetik, proiektua aurrera eramaten diren heinean, agertzen diren hitz “teknikoak” lantzeko ere aprobetxatuko dute.


  • Ikaslearen rola: Norberak bere liburuxka osatzea denez azken helburua, norberak bere lana egin beharko du. Baina ondoren, beste gelakideekin egindako lana partekatzea garrantzitsua izango da ere.


  • Gurasoen rola: Lehenago aipatu bezala, gurasoen laguntza beharrezkoa izango da proiektua burutzerako orduan, haurrak erantzun ezin ditzakeen ideiak erantzuteko laguntza beharko baitugu.


  • Denboraren antolakuntza: Ez du aipatzen


  • Espazioaren antolakuntza: Ikasle bakoitzak bere karpetatxoa izango duenez, bertan joango dira beraien liburuxka osatzeko behar izango duten informazioa sartzen. Baina bestetik, ikasleak ikasgelara ekarriko duen informazio gehigarria jartzeko txoko bat osatzen joango dira guztein artean, eta bertan etxetik ekarritako edozein liburu, entziklopedia edo informazio jartzen joango dira.


  • Ebaluazioa: Lehen ebaluazio gisa, albuma bera osatzea hartuko dute. Ondoren, ondokoak aztertuko dituzte (eskola eta familia)modu honetan: haur guztiek galdera guztien erantzunak ekarri ore dituzten eta kontakizunak garaiz ekarri dituzten, inor prozesutik kanpo gera ez dadin.


Azkenik, tutoreak honako hiru puntu nagusi hauek aztertu beharko ditu: lehenik eta behin, prozesuan zehar sortu diren eskaera, informazio etasentimenduei erantzun egokia emateko gaitasuna izan duen; ondoren, zailtasun-maila anitzak behar bezala mailakatu dituen, prozesua trabatuta geratu den edota arin eta arazorik gabe garatu oten den; eta azkenik, haur bkoitzak maila kontzeptualen edota lanerako lanabes diren irakurketa eta idazketaren menderakuntza-mailan lorturiko ikaskuntza zehatzak ziurtatuko ditu.


Hiru puntu hauez gain, honao ebaluazio irizpidea azpimarratzen du: ea proektua bukatu ondoren, haurren beraien buruaz gehiago dakiten eta familietako esperientzia desberdinei eta jaiotzea eta izateak osatzen duten misterio horri buruzko elkarrizketa maturaltasunez eta lasaitasunez bideratzeko gai izan diren.

  • Helburuak: Lau helburu nagusi finkatu dituzte irakasleen artean:
            -  Haur bakoitzaren familia-errealitatea eta esperientziak hobeto ezagutzea
          -Taldearen bizitza aberastea, esperientzien eta familia.inguruneen aniztasuna ezagutuz eta         onartuz
       -Tutoreak gure ikasgeletako aniztasunera hurbiltzea eta aniztasun hau hobeto ulertzea, honela erantzunak ematen ikasteko
            - Familien eta eskolako jardueren arteko harreman estuagoa ezartzea
Bestetik, zenbait helburu pedagogiko ere finkatu diztuzte, besteak beste: irakurketa, idazketa, lan-tresna eta gaitasunen-lorpena, arreta eta logikarantz hurbilduko dituzten helburuak garatu nahi dituzte.
Gainera, haremanen mundua indartu nahi dute ere, balio afektiboak sakonduz.


DECROLY-REN METODOA: Interesguneak
Helburu nagusia haurrari egiten ari dena ulertzea eta bere burua neurtu dezan irakastea da.

  • Irakaslearen rola: interesguneak aukeratzeko orduan bereziki egokiena da haurren beharrak zeintzuk diren jakitea eta zein egoera sozialetan mugitzen diren ikustea. Aukeratzen ditugun gaiak behar ezberdinak erantzun behar dituzte. Esaterako, bazkariak, jolasak, erosi/saldu, oporrak, familia, garraioak, herriko festak… Guzti hauek haurren behar sozial, emozional eta intelektualean lagundu dezakete. Beraz, irakasleek haurren beharrak zeintzuk diren kontuan izango du beti. Honez gain, aipatu behar da Irakaslegoa aktiboa izan behar dela, imaginazioa eta sormena izan behar ditu eta guztiaren gainetik haurrak maitatu behar ditu, horretarako etengabe formatzeko (psikologian eta zientzietan) gogoa izanaz. Horrez gain, espresatzeko gaitasuna eta ordena eta disziplinaren zentzua izan behar ditu.


  • Ikaslearen rola: aktiboa izango da, parte hartze etengabea izango du. Lantzen diren gaiak beraien interesen araberakoak izaten direlako eta interes handia dutelako hortaz gehiago jakiteko. Haurren kolaborazio etengabekoaren bidez hainbat operazio eta aktibitate burutuko dituzte.
  • Gurasoen rola: beharrezkoa izango da beraien parte hartzea ikasleen interesa ere etxean landu dezaten, eta beraien ekarpenak kontuan hartzeko ere.
  • Metodoaren faseak:


Behaketa: haurraren esperientzi sozial, familiarra eta eskolarekin erlazioa izan behar dute.
    • Zuzena: irakasleak haurren parte hartzea bultzatuko du, hau da, etxetik interesgunean landuko dutenaren gaiaren inguruak materiala eramatea (landareak, animaliak…). Irudi finkoak eratzen dituzte buruan.
    • Zeharka: interesguneak azterketa egiteko aukerarik ematen ez duenean. Kasu honetan, maketak, filmak, argazkiak, planoak… erabiltzen dira.


Asoziazioa: fase honetan ikaslea iristen da landu duten gaia analizatzera, erlazionatzera eta sistematizatzera aztertu duten errealitatearekin.
    • Espaziala: fase honetan ikasleari laguntzen zaio
      • Egoera eta norabidea: lantzen diren objektuak lokalizatzea eta izendatzea (goran-beran, gertu-hurrun, aurrean-atzean, eskubi-ezker…).
      • Forma eta tamaina: deskribapena (handia-txikia, borobila-karratua, luzea-motza, mehea-lodia…).
    • Denborazkoa:
      • Segida: lehen-orain, atzo-gaur-bihar, iragana-oraina-etorkizuna.
      • Iraupena: asko-gutxi.
      • Aldiberekotasuna: denbora berdinean gertatzen diren egoerak.


Guzti honek ikasleari lagunduko dio aurreratzen konparazio eta deskribapen zehatzagoak egiteko aukera izango du.
Erabili daitezken galderak: animaliak azkarrak edo mantsoak dira?, zenbat denbora bizi daitezke animaliak?...
  • Kausazkoa: haurren interesa pizteko honelako galderak egin ditzazkegu, zer egiten dute animali hauek? Zergatik?, Zer da gehien interesatzen zaizuna? Zergatik?..., Zer?, Nola?
  • Erabilera eta lana: lantzen diren elementuen erabilpena zein den ezagutzea, gizaki eta baliabide artean dagoen erlazioa zein den ohartzea. Egin daitezken galderak. honako hauen izango ziren: zeinek zaintzen ditu animaliak?, nola egiten dute?, zer behar dute?, animaliek laguntzen al dute gizakiari?...
  • Etikoak,moralak eta sozialak: jarrera pertsonal eta sozialetan sakontzen laguntzea, arauen beharra… Nola tratatzen ditugu eta nola tratatu behar ditugu?
Espresioa: linguistikoa, matematikoa, gorputzekoa, plastikoa eta musikala. Haurraren pentsamendua bultzatzen duen guztia ulertzen du, aurrera egin behar da espresio bideetan.


  • Espazioa eta denboraren antolakuntza:
    • Hamabost urte bitarteko eskolak eremu natural batetan kokatuta egon behar du, haurrek ingurunearekin harremana izan dezaten.Eskolak ikasle kopuru mugatua  izan mugatua izan behar du eta komenigarria da sexu eta adin desberdinetako haurrak egotea.
    • Ikasgeleek laborategi edota tailer txikiko egitura izan behar dute, ez auditorio modukoa.
    • Zailtasunak dituzten haurrak beste ikasgela berezi batean taldekatu behar dira, non irakasle aditu batek aurreratzen lagunduko dien.
    • Hizkuntzaren teknikak eta kalkuloa goizez landuko dira eta hauek jolasen bidez landuko dira. Goizeko beste orduetan haurrek beste hainbat ariketa burutuko dituzte: obserbazioa, konparazioa, asoziazioa, marrazketa eta eskulanak, kantua, jolasak…  Irakasleak haurren interesen arabera jokatuko du.
    • Arratsaldeetan eskulanak eta atzerriko hizkuntzak landuko dira, eta hainbat goizetan bisitak eta txangoak egingo dira.
        Haurrari egiten ari dena ulertzea eta bere burua neurtu dezan irakastea da helburua.


  • Ebaluazioa: ez du aipatzen.

TXOKOETAN ANTOLATUTAKO METODOLOGIA

Kaixo neska mutilok! Gaurkoan, martxoaren 14an klasean emandakoaren hausnarketa txiki bat egitera natorkizue. Hain zuzen ere, txokoetan antolatutako metodologiari buruz hitz egiten aritu gara. Martxoaren hasieran, eskola batera joan ginen klase batzuk ikustera eta bertan metodologia hau nola garatzen zen ikusi genuen.

Klasean galderei erantzuterakoan, gure behaketan oinarritu nintzen. Gure kasuan, espazioaren antolaketari erreparatuz, esan dezaket umeek hainbat txoko zituztela gela berean. Hain zuzen ere, bost ziren: plastika txokoa, matematika txokoa, irakurketa txokoa, eraikinen txokoa eta joku sinbolikoaren txokoa. Baina, badira eskola batzuk beste era batean antolatzen dituztenak. Adibidez, irakasleak azaldu zigun bere eskolan txokoak gelaka daudela antolatuta. Hau da, gela bakoitza txoko bat da; beraz, gela bakoitzean dago txoko bat osatzeko behar den material guztia. 

Denborari dagokionez, gure kasuan, denbora librea uzten zien irakasleak txoko bakoitzean egoteko. Hau da, denbora bat zuten txokoetan jolasteko baina ez zegoen zehaztuta zenbat denbora egonbehar ziren txoko bakoitzean, ume bakoitzak nahi zuen denbora egoten zen. Beste kasu batzuenta, berriz, irakasleak edo eskolak zehazten du txoko bakoitzean zenbat denbora egon behar diren haurrak. Baina horrela ez dute hainbesteko askatasuna nahi dutena egiteko. Nire ustez, ume bakoitzak bere denbora behar du txoko bakoitzean esperimentatzeko. Ez da txarra ume bat denbora gehiegi txoko berean egotea, egiten dituen gauzak aldatzen badira. 

Irakaslearen rolari eutsiz, irakaslearen papera ezberdina izan daiteke txoko bakoitzean. Txoko batzuetan parte hartuko du umeak animatzeko eta beste batzuetan, berriz, soilik behatuko du. Hala ere, une oro behatzaile papera izan behar du, umeak zer egiten duen erne behatu behar du. Ume bat denbora osoan edo egunero txoko berdinean baldin badago eta beti berdina egiten badu, ona izango litzateke irakasleak animatzea beste txoko batera joan dadin. 

Bukatzeko, azpimarratu behar dut metodologia hau asko gustatzen zaidala umeek libreki jolasten duten bitartean gauza asko ikasten dituztelako eta aukera dute bere interesen arabera jolasteko.



DIZIPLINA ARTEKO PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA

Kaixo guztioi! Gaurkoan, martxoaren 7an klasean eginiko hausnarketari buruz hitz egitera natorkizue. Egun horretan, klase guztia eman genuen diziplina arteko proiektuetan oinarritutako metodologiari buruz hitz egiten, beraz, jarraian azalduko dizuet ikasitakoa.

Metodologia hau, gaur egun, hainbat eskolatan ematen dira. Proiektuak martxan jartzeko, ikasleen ineteresak hartu behar dira kontuan. Eta ikasleen interesen arabera aukeratuko da proiektuaren gaia. Hau aurrera eramateko hainbat pausu finkatu behar dira aurretik. Eta metodologia honen helburu nagusia ikaskntza esanguratsua eta globalizatua lortzea da. Guk proiektua zer den hobeto ulertzeko, irakasleak bi adibide ekarri dizkigu: alde batetik, egutegi bat egitea eta bestetik futbolari dagokion hiztegi bat osatzea. 

Lehenengo adibideari erreparatuz, esan behar dut ideia, behar baten ondorioz atera zela. Proiektuarekin hasteko, denok borobilean jarri ziren egutegiari buruz zituzten ezagutzak elkarbanatzeko eta egutegia nolakoa izango zen finkatzeko. Errealitatearekin bat etorri behar zenez, errealitateko egutegi baten orri kopuru berdina izango zuen, egunak beltzez, jaiegunak gorriz,... Eta hilabeteen izenak, etxean eta eskolan hitzegiten diren hizkuntzen araberakoak izango ziren, hau da, nazionalitate desberdinetako hizkuntzekin. Horrela, umeek zeharka dibertsitatea landuko zuten. Azkenik, jarduera antolatu ostean lanean jarri ziren eta bukatutakoan egutegia etxera eraman zuten. 

Bigarren adibidea aztertuz, esan behar dut ikasleek izugarrizko interesa zutela futbolarengan eta horregatik erabaki zutela proiektuaren gaia futbola izatea. Honi buruzko hiztegi bat egin zuten; hau osatzeko, hasieran, zekitena bildu zuten hiztegia egiteko. Gero, ohartu ziren hitz batzuk ingelesetik datozela. Gainera, aztertu zituzten baita zenbat ekipo zeuden, zer koloretako kamisetak eramaten zituzten,... Eta garrantzitsuena, futbol zelaia neurtzen aritu ziren. Horretarako, irakasleak eskatu zien etxean gurasoei galdetzeko eta beharrezko baliabideak gelara ekartzeko. Horrela, nahi gabe matematikako hainbat kontzeptu eta ingelesa ikasi zuten.

Ikusten denez, bi adibideetan agertzen da familiaren parte hartzea. Haur hezuntzan, batez ere, familiaren eta eskolaren arteko elkarlana bultzatzen dela ikusi dezakegu. Oso garrantzitsua da  hauen arteko harremana ona izatea. Bestalde, esan behar dut ez dela irakaslearen parte hartzerik egon, soilik gidari eta behatzaile moduan jokatu dutela.

Nire ustez, metodologia hau oso interesgarria da. Alde batetik, oso garrantzitsua delako umeen interesak kontuan hartzea, horrela motibatu egiten ditugu eta ikasteko gogoa handitzen zaie. Eta bestetik, zeharka hainbat gauza ikasten dituztelako. Besterik gabe, hemen bukatzen da nire gaurko lanketa.


GLOBALIZAZIOA ETA IKASKUNTZA ESANGURATSUAK

Arratsaldeon guztioi! Gaurkoan otsailak 26an klasean egin genituen aurkezpenei buruz hitz egingo dizuegu, gai nagusiak Globalizazioa eta Ikaskuntza Esangurtsuak direlarik. Horretarako talde desberdinetan antolatu ginen, bakoitzak gai bat jorratuz.


GLOBALIZAZIOA

Globalizazioa hezkuntzan haurrei trasmititzen zaizkien edukiak errealitaterako erabilgarriak izan daitezen metodo espezifiko batzuk erabiltzea izango litzateke.

Globalizazioaren barruan, hiru ikasketa metodo aurki genitzake: interesgunea, proiektua eta ingurugiroaren ikerketa.

Interesguneak azaltzeko frutak ezagutzearen adibidea erabili genuen gure aurkezpenean. Esan beharra dago hiru fasetan banatzen dela metodologia hau. Lehenengoa helburuak kontuan hartzea da. Bigarrenik, haurrak nola motibatu eta lekua nola girotu aztertzea izango litzateke. Lekua antolatzea eta girotzea garrantzitsua da, adin horretako haurrek leku ezagunak eta zabalak behar dituzte. Jarduerak ikasgelan edo eskolako beste hainbat lekutan egin daitezke.Azkenik, aldez aurretik zenbait jarduera prestatuta edukitzea komeni da, esaterako: fruten zuzeneko azterketa, zeharkako azterketa eta esperimentatzea. Bukatzeko, esan genezake, metodologia hau, hemezortzi hilabeteko haurrekin burutzen has gaitezkela.

Proiektuak azaltzeko baratza bat egitea proposatu genuen. Hau burutu ahal izateko, lau pausu bete beharko ditugu. Lehenik eta behin, proiektua burutzeko gure asmoa zein den jakitea izango zen. Ondoren, prestakuntzarekin hasi beharko ginateke. Gero, proiektua burutzen hasiko gara. Eta azkenik, aurrera eraman dugun proiektuaren ebaluazioa egin beharko genuke.

Ingurugiroaren ikerketa deritzon proiektuaren helburua ikasleen intereseko gaien inguruan arazoak eta galderak planteatzea eta irtenbidea ematea da eurek egindako ikerketaren bidez. Ikerketaren faseak motibazioa, galderen planteamendua, hipotesiak, informazio iturriak ezartzea, informazioa bilatzea, datuak aukeratu eta antolatzea, ondorioak ateratzea, generalizazioa eta ondorioen adierazpena eta komunikazioa dira.

Aipaturiko metodo hauek helburu jakin batzuk dituzte, eta nagusiak hauek lirateke:

     Hezkuntza bizitzarako eta bizitzatik izatea
     Ikasteak baliogarriak izatea
     Etorkizuneko hiritarrak heztea

Metodo globalizatzaile hauek, oro har, hainbat ezaugarri komun dauzkate, eta guk klasean modu dinamiko batetan azaldu genituen, hainbat kartel arbelean itsatsiaz euren garrantziaren arabera mailaketa bat eginez.

Ezaugarri nagusiak aipatuko ditugu jarraian.

1.    Ikasitakoaren eta ikasitako kontzeptu berrien arteko harremanak ezartzea
2.    Ikasitakoa esanguratsua eta erabilgarria izatea.
3.    Burua erabiltzea.
4.    Denbora antolatzea
5.    Jarrera positiboa izatea
6.    Asteko denbora antolatzea
7.    Aniztasuna tratatzea
8.    Ebaluaketa
9.    Metodo eta ikuspegi globalizatzaileak






IKASKUNTZA ESANGURATSUAK

Honi buruz hitz egiterako orduan, Ausubel eta bere ideiei buruz jardungo dugu.  Ausubelen ustez, ikasleek ezagutza berriak jaso eta jada badituzten ezagutzekin konparatzen dituzte, honela, jakintza horiek egonkortu edo aldatzeko.

Bertan bi ikaskuntza mota bereiz ditzakegu:   ikaskuntza esanguratsu superordenatua da, hau da, ikasleek ezagutza zaharrak beharrezkoak dituztenean berriak barneratzeko. Bestea aldiz, subordinatua, hau da, ezagutza zahar eta berriak elkartzea ideia berri batzuk sortzeko.

Antolakuntza eta erabilerari buruz, ikaskuntza hauek egunerokotasun batean erabili eta bizi osoan zehar ikasi behar direla.  Honela, ezagutza hauek edozein momentutan berreskuratu ahal izateko.
Hau guztia bete ahal izateko, bi baldintza bete behar dira: ikasketarako materiala esanguratxua izatea eta ikasleak ikasteko jarrera izatea. Guzti honek egitura kognitiboarekin zerikusia duela azpimarratu beharra dago.

Ausubelek Ikaskuntza Esanguratsua lantzeko hainbat era azaltzen ditu, besteak beste:

  • Subordinatu era: ikasleak lehen mailako ezagutza duenean, irakasleak bigarren mailakoa irakastea.
  • Superordenatu era: subordinatuaren aurkako kontzeptua.
  • Konbinatzailea era: ikasleei maila bereko kontzeptuak irakastea.
  • Errepresentatzailea: ikaskuntza hitzezkoa eta sinbolikoa izatea haurra egozentrismoaren etapan dagoenean.
  • Kontzeptuala: haurra egozentrismo etapatik irten ostean, ikaskuntza hitzezkoa eta kontzeptuala izatea.
  • Proposizionala: kognitibo maila altuagoa duenean, proposizio bidezko ikaskuntzak eskaintzea irakasleak.


Eskolaren antolamentuari dagokionez, esan beharra dago ez dagoela ikaslearen aurretiko ezagutzak kontuan hartzeko bideratua. Bertan Curriculumeko edukiak irakatsi behar dira, hauek ideia orokorrak identifikatzen laguntzeko.

Amaitzeko, teoria hauek irakaskuntza arloarekin zer-nolako lotura duen azalduko dugu. Ikasleei dagokienez, aktiboa izan behar du momentuoro eta honek, irakasleak azaldutakoa ulertu duela erakutsi. Honela ez izanez gero, irakasleak berriro azaldu beharko die ikasleei beraiek uler dezaten. Behin horrela izanik, ikasleak erakutsi dezake ulertu duela ideia eta hau izango da benetako ikaskuntza. Beraz, ahozko hizkuntza oso garrantzitsua eta funtsezko da Ikaskuntza Esanguratsua erraztu eta burutzerako orduan. 

Besterik gabe, honekin bukatzen dugu gaurko lanketa.


CURRICULUMAREN ZEHAZTAPEN MAILAK

Kaixo neska mutilok! Gaurkoan, curriculumari buruzko informazio gehiago ematera nator. Arlo honi buruz gehiago jakiteko, bi testu irakurri ditut. Alde batetik, "El curriculum oculto bisual: aprender a obedecer a través de la imagen" (Maria Acaso eta Silvia Nuere) eta bestetik, "Curriculuma" (Jaume Sarramona).

Lehenengo testuak bi curriculum bereizten ditu: curriculum ezkutua eta curriculum ezkutu bisuala. Curriculum ezkutua, hezkuntza arloan era inplizituan transmititzen den eduki multzoa da. Eta curriculum ezkutu bisuala, berriz, berdina da baina era bisualean. Hau da, espazio orokorretan, espazio zehatzetan eta irakasleek erabiltzen duten dokumentazioaren arabera transmititzen den eduki multzoa da. 

Bigarren testuak aipatzen du curriculuma tresna komplexua dela baina, aldi berean, oso erabilgarria eta praktikoa dela. Curriculumak hainbat oinarri ditu: oinarri filosofikoa, filosofiari dagokiona; gizarte arloa, testuinguru sozialean kokatzen dena; oinarri epistemologikoa, jakintza zientifikoekin zerikusia duena; oinarri psikologikoa, behar-beharrezkoa dena eta azkenik, garrantzitsuena, oinarri pedagogikoa,irakaslearen esperientziaren oinarri teoriko eta sintetizatzailea biltzen dituena. 

Sarramonak, baita aipatzen digu curriculumak hainbat zehaztapen maila dituela, hurrengo taulan argi azaltzen dira curriculumaren lau zehaztapen mailak. Nahiz eta, Espainiako curriculumak soilik hiru maila izan. 



Bukatzeko, esan behar dut curriculumaren barruan hainbat estrategia ditugula. Hasteko, helburuak definitu behar ditugu; gero erabiliko ditugun edukiak, metodologia eta bitarteko didaktikoak erabaki eta azkenik ebaluazio sistemak hautatu. Ikasleak edukiak barneratzen baditu, helburuak lortuko ditu eta beraz, ebaluazioa ona izango da. 

Besterik gabe, hemen bukatzen dut gaurko lanketa. 

ESKOLA BIZIPENAK ETA HEZIBERRI

Kaixo guztioi! Gaurkoan, aurretik txintxilikatutako "eskola bizipenak" sarrerarekin zerikusia duen lanketa egingo dut. Nire argazkiak komentatzerakoan, kontuan hartu nituen lau curriculum motak eta era batean edo bestean bertan islatu nituen. Beraz, Heziberri dekretuari buruz informatu ostean, gaur egungo curriculuma eta nire garaian zegoen curriculuma alderatuko ditut.

Hasteko, esan behar dut nire ustez ez dela asko aldatu curriculuma. Gaur egungo curriculumean, ikaslearen nortasunari, ingurune fisiko eta sozialaren eraikuntzari eta autonomiari buruz hitz egiten du. Ni eskolara joaten nintzenean irakasleek izan ziren gure nortasuna sortzeko eredurik argienak. Gurasoetatik aparte, beraiekin ematen genituen eguneko ordu asko eta ume oro bezala, irakasleak miresten genituen; beraz, eredu ona izan behar ziren guretzako. Bestalde haiek izan ziren gure ingurunea erakutsi zigutena eta nola ez autonomia lortzen.

Bestalde, nahiz eta nire argazki elkarrizketan ez aipatu, 9. artikuluarekin bat nator. Artikulu honek eleaniztasunari buruz hitz egiten du. Guk eskolan euskaraz hitz egiten genuen, baina gainera, ingelesko klasetara joaten ginen. Gogoan daukat oraindik, klase horietara joatea asko gustatzen zitzaidalako. Nahiz eta ia dana jokuetan oinarritu, pixkanaka ingleseko hainbat kontzeptu ikasten genituen. Eta dekretuak esaten duen moduan, oraindik hala da.

13. artikuluak, berriz, ordutegiari buruz hitz egiten du. Honekin ere bat nator, guk ez genituen 8 ordu baino gehiaho klasean pasatzen eta horrez gain, hainbat atsedenaldi izaten genituen. Hasieratik goizez eta arratsaldez joaten ginen. Baina goizetan lau ordu eta erdi ematen genituen eskolan eta arratsaldetan bi ordu. Eta esan dudan bezala, atsedenaldi ugari eginez.

Azkenik, 19. artikulua komentatu nahi nuke. Nire ustez umearen hezkuntzan ezinbestekoa da irakasleen eta familiaren arteko elkarlana eta artikulu honek hori aipatzen du. Argazki elkarrizketan Inauterietako pare bat argazki jarri ditut eta esan behar dut daramadan mozorroa gurasoek josi zidatela. Denok berdin joateko irakasleok eredua erakusten ziguten eta gero gurasoek egiten zuten bere umearen mozorroa. Beraz, beti prest zeuden eskolarekin lan egiteko.

Bukatzeko, esan behar dut Euskal Autonomia Erkidegoan ikasten dugunok pribilegiatu batzuk garela. Heziberri dekretuak Haur Hezkuntza arautzen du eta bat dator gizartearen eskakizunekin. Honen helburuak hezkuntza-sistemaren kalitatea etengabe hobetzea eta emaitza onak eskuratzea dira. Azken finean, hezkuntza-sistema bikaintasunera eramatera. Eta nahiz eta, LOMCE indarrean jartzen ari diren, EAEn dekretu honi esker curriculuma ez da asko aldatu.





miércoles, 2 de marzo de 2016

ESALDIEN INGURUKO HAUSNARKETA

Kaixo! Gaurkoan, otsaiaren 12an, klasean egindakoari buruz idatziko dut. Didaktikako saio honetan hainbat esaldiei buruzko hausnarketa egin genuen eta niri gehien gustatutakoak hurrengoak dira:

"Los niños son educados por lo que hace el adulto y no por lo que dice." Carl Gustav Jung (1875-1961)

Esaldi honek diona da, umeok gehiago ikasten dutela ikusten dutena heldu batek esaten duena baino. Hau da, ikasle batek gehiago ikasiko ditu irakasleak dituen portaerak eta egiten dituen gauzak esaten dituenak baino. Imitazioz ikasten du. Horregatik, oso garrantzitsua da ekintzak eta hitzak ez kontrajartzea.

"Solo educadores autoritarios niegan la solidaridad entre el acto de educar y el acto de ser educados por los educandos."

Esaldi honen arabera, irakasle eta ikaslearen artean ez dago inongo harremanik ikaste-irakaste prozesuan. Baina, nire ustez, beharrezkoa da harremana egotea ikaslearen eta iralaslearen artean, gainera harreman estua egotea. Horrela giro hobeagoa egongo litzateke klasean eta gogo gehiagorekin joango lirateke ikastera. Bestalde, umeok arreta gehiago jartzen diote zerbait transmititzen dieten pertsonei, hau da, estimua baldin badiote irakasleari, kasu gehiago egingo diote. 

"Me lo contaron y lo olvidé; lo vi y lo entendí; lo hice y lo aprendí."

Esaldi hau oso esanguratsua da. Esaten duena da, zerbait kontatzen digutenean ahazten dugula, ikusten dugunean ulertzen dugula eta egiten dugunean, ikasten dugula. Egia esan, hezkuntza lehenengo egoera gertatzen da sarritan. Klasera sartzen gara eta irakasleak teoria botatzen du, baina denbora gutxi pasa ahala, ahaztu egingo zaigu. Ordea, ikusten baldin badugu edo adibide praktiko baten bidez lantzen baldin badugu ulertuko dugu. Eta gainera, guk egiten baldin badugu, azkenean ikasiko dugu. Nire ustez, eskolatan kontuan hartu beharko lukete. Azken finean, teoria jakitea garrantzitsua da baina gero praktikara eramaten baldin badugu, horrela gauzak ikastea posible izango zen eta ez soilik azterketarako ikasi eta egun batzuk pasatakoan ahaztu.

Hiru esaldi hauek zuekin partekatu ondoren, amaitzen dut nire gaurko hausnarketa. 

miércoles, 17 de febrero de 2016

ARGAZKIEN INGURUKO HAUSNARKETA

Gaurkoan, otsailaren 5ean, klasean emandakoari buruz hitz egingo dizuet. Hasieran currilum motak eta bakoitzaren ezaugarriak komentatu genituen. Gero, klasearekin jarraitzeko honekin lotuta zeuden argazki batzuen inguruko hausnarketa burutu genuen. Beste batzuen artean, honako argazki hauek ikusi genituen:




Argazki honetan ikusi dezakegu klasean sarritan gertatzen den egora bat, nahiz eta, argazkian agertzen den egoera gehiegizkoa den. Baina askotan irakasleak zerbait debekatzen du eta ia konturatu gabe debekatutako horiek egiten ditu. Eta umeek lehenago ikasten dute egiten duguna eta ez esaten duguna. Beraz, komenigarria litzateke jarritako arauak denok berdin betetzea. Edo behintzar debekatutakoa irakasleak ez egitea.















Irudi honek esan nahi diguna da eskolan sartu aurretik denok deberdinak garela baina ateratzerakoan, berriz, denok berdinak bihurtzen gara. Azkenean, transmititu nahi digu hezkuntza-sitemak denok berdin pentsaraztea nahi duela eta nahiz eta bide bat baino gehiago egon erantzun berdinera iristeko, beraiek nahi duten bidetik egin behar dugu. Beraz, ikasketak bukatzerakoan berdinak gara. 














Irudi honetan, irakasle izateko behar den ezauarri oso garrantzitsu bati buruz hitz egiten du, hain zuzen ere, bokazioari buruz. Umeak galdetzen dio irakasleari ea nola gustatuko zaien bere irakasgaia, berari umeak gustatzen ez bazaizkio. Bokazioa behar-beharrezkoa da, umeak gustuko izatea eta beraiei sentsazio ona transmititzea. Bestela,  oso zaila da irakastea eta umeek ulertzea.








Irudi honetan ikusi dezakegu irakasleak berdin tratatu nahi dituela ikasle guztiak, baina ez da konturatzen gehienetan berdintasuna ez dela justuena. Irudian hainbat animali ikusten ditugu eta esakatzen zaie zuhaitzara igotzeko, beraz begi bistakoa da batzuk oso erraz edukiko dutela eta beste batzuei, berriz, ezinezkoa egingo zaiela igotzea. Eskolan sarritan gertatzen da, ume bakoitza ezberdina da eta danok froga berdinak pasatzen dituzte. Eta irakasleak ez du kontuan izaten bakoitzak egindako ahalegina. Egia da denok helburu berdina lortzea egokia dela baina bakoitzak bere denbora behar du.




Irudi hauek izan dira niri gehien gustatutakoak, beraz, zuekin partekatu nahi ditut eta zuek baita hausnartzen hastea. Lau argazki hauen hausnarketa egin ostean, argi dago egoera hauek hezkuntza-sisteman egunero ikusten ditugun gauzak direla. Eta gu, etorkizunean irakasle izan behar garenok, ikasi behar dugu egoera hauek saiesten edo konpontzen, horrela hezkuntza hobetu ahal izateko.